XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DEMI-PLUS: - Lana: 4 ordu goizez, 6 egun astean.- Aste orduak: Arratsaldero eta afal ondoren eta egun oso bat libre.
- Dirua: (+-) 3.000 pezeta astean.
- Diru kopurua argibide gisa ematen dizuegu, beraz aldaketaren bat gerta daiteke.
- Gaztediaren Biltzar Europearrak sorturiko nazioarteko estatuen bitartez aurkezturiko Au-Pairren eginkizun batzuk izendatutako dizkitzuegu: - Au-pair dagoen pertsonak lagundu behar du (baita haurrak zaindu ere).
- Honen truke zure beharretarako diru pixka bat jasoko duzu.
- Sendiak, astean ordu batzuk eman behar dizkizu zenbait toki turistiko ikusteko edo lagunekin irtetzeko edo eta hizkuntza-ikastaroren bat egiteko.
@- Egonaldi laburretarako batez ere, (sei hilabete baino gutxiago) beharrezko gertatzen da hizkuntzaren oinarrizko ezagumena, sendiarekin harremanak eduki ahal izateko.
- Biziko zaren tokirainoko bidaia zure kontura doa, nahiz eta sendiak, beharrezko diren argibide guztiak eman behar aurrez.
- Interesgarria da istripuak, gaixotasunak, sendagile gastuak e.a. estaliko dituen asegurua zeurekin izatea.